LAUDIOKO XXV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Urtero bezala, APILL-ek Laudioko Erakusleiho Lehiaketa antolatzen du bere XXV. edizioan. Abenduaren 10etik 19ra arte Laudioko kaleetan Gabonetako erakusleihoak ikusi ahal izango dituzu. Aurten 21 establezimendu izaten dira parte hartzen dutenak.

Lehiaketa honek epaimahai teknikorako hiru erakusleiho-apaintzaile izango ditu. Kreatibitatea eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromatistika, lanketa eta akabera kontutan hartuko dira.

Horrez gain, herri balorazioan zu epaimahaikidea izan zaitezke zure erakusleihorik gustukoena aukeratzen. Horretarako, bete ezazu APILL aldizkarian aurkituko duzun kupoia edo APILL-eko bulegoan bertan bete dezakezu eta utzi APILL-eko gutunontzian (Zumalakarregi, 33) edo Udaletxean. Abenduaren 16ra arte bozkatu ahal izango duzu zure erakusleiho gogokoena.

Anima zaitez, boto guztien artean Bebidas Serranok emandakoa Gabonetako sorta bat eta 30 €-ko 2 erosketa kupoi zozketatuko dira eta.

Bozkatu erakusleihorik onena!

Zu herri epaimahaikidea zara!

 

PARTE-HARTZAILEAK:

ALMACENES ÁLAVA NINA LIGE STYLING
AURORI LENCERIA Y MODA INFANTIL OLYMPUS KIROLDENDA
BITBYTE ÓPTICA LUYANDO
CAN CAN PERFUMERÍA IRUSTA
IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA PERFUMERÍA LOREA
KARAM TAPICERÍA JUAN
KENDAS TRECE13
KUKUMA TRENPEA
LUYANDO OPTICOS TXIMELETA BOUTIQUE
MODIMEL UNAN JANTZI DENDA LEVIS
MONAI