MERKATARITZA FESTA

MERKATARITZA FESTA

Ostirala, urriak 20, egun berezia izango da erosketak egiteko eta Laudioko saltokiekin gozatzeko.

Ordutegiak 21ak arte luzatuko ditugu, udazken-neguko denboraldi berriko modaren erakusketa izango dugu gure kaleetan, eta zuzeneko desfileez gozatuko dugu saltokietako ateetan. Kontsultatu hemen parte-hartzaileak.

Horrekin guztiarekin batera, musika animazioa egongo da gure kaleetan zehar, Dantzatzeko Prestekin haurrentzako DJ eta DJ Kelmenekin, eta Gorobelen kick boxing erakustaldia Alberto Aceron 19etatik 21etara.

Halaber, tokiko kontsumoa saritzeko hainbat ekintza antolatzea aurreikusi dugu, eta gure Sare Sozialen bidez horien berri emango dugu.

Gainera, “Laudio Merkataritza” Sarien I. Gala ospatuko dugu, sektorearekin zerikusia duten pertsonei eta erakundeei balioa emateko.

Amaitzeko, 21etatik aurrera, Finisterre orkestraz gozatuko dugu Herriko Plazan.

Egun bete bat gure merkataritzari balioa emateko eta honetaz gozatzeko.