2021 GARAGARDO IBILBIDEAREN IRABAZLEAK!

2021 GARAGARDO IBILBIDEAREN IRABAZLEAK!

Asteazkenean, urriaren 6an, APILL-eko bulegoan 12:00etan Laudion irailaren 17tik urriaren 3ra arte ospatu den Garagardoaren Ibilbidearen zozketa egin zen.

Aukera honetan, inoiz baino gehiago saritu ditugu bezeroak. Guztira 40 izan dira, Gordexolako Laugar Brewery eta Bilboko La Salve artisau garagardo fabriketara bisitak eta garagardo sorta pilo bat.

Gainera, Ibilbide orria bete dutenen artean, Municheko 2022 Oktoberfestara asteburu bat zozketatu da eta irabazlea Igor Castillo Ruiz izan da.

Hemen kontsutatu ahal da saritu guztien zerrenda baita parte hartu duten establezimenduetan jarriko diren karteletan ere.

Zorionak guztioi!