IBILBIDE MIKOLOGIKOA ETA HALLOWEEN KANPAINEN IRABAZLEAK

IBILBIDE MIKOLOGIKOA ETA HALLOWEEN KANPAINEN IRABAZLEAK

VIII. Mikologiko Ibilbidearen irabazleak!

 Haitzulo Barri pintxo onenaren eta Iluntze Kafe kazolatxo onenaren irabazleak izan dira.

Haitzulo Barri bere “HaitzulONDDO” pintxoarekin herri balorazioan irabalea izan da eta Iluntze Kafearen “Rissoto de setas con presa ibérica” kazolatxoak irabazi du.

Era berean, aipatu behar dugu Lauri Barria pintxo onenaren 2. postuan geratu dela eta El Tunel Jatetxea, hirugarrenean.Pintxo onenaren 2. postua El Tunel Jatetxeak lortu du eta hirugarren postua Ederki Tabernarentzat izan da.

Edizio honetan 20 establezimenduk parte hartu dute, 14 pintxo eta 12 kazolatxo, non perretxiko eta onddoak protagonistak izan diren.

Zubiko etxean, azaroaren 7an, 18:30etan pintxo onenari eta kazolatxo onenari sari-banaketa egin zen, baita herri balorazioan parte hartu duten bezeroen artean zozketa ere egin zen (Viajes Araba Bidaiak emandako 2 pertsonentzako Saloura bidaia eta 3 menu mikologikoak).

Saloura bidaiaren irabazlea Irati Betés izan da eta Johanna García Cortés, Endika García Agirre eta Maite García Sánchez menu mikologikoen irabazleak izan dira.

Halaber, pasa den azaroaren 3an, “Port Aventura Halloween”-erako bidaia ere zozketatu zen Apillen, gau beldurgarriaz gozatu zuten bezero guztien artean. Irabazlea Ander García Quiñoy izan zen.

 Zorionak guztioi!