LAUDIOKO XXVII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Ganadores XXVII concurso de escaparates de Llodio

LAUDIOKO XXVII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Gaur, goizeko 11:00etan, Udalako osoko bilkuren aretoan, Laudioko Erakusleiho Lehiaketaren sariak eman dira.

Perfumería Irustak Laudioko XXVII. Lehiaketaren lehen sari teknikoaren irabazlea izan da.

Monai saltokia ere nabarmendu da, Herri Lehiaketan lehen postuarekin eta teknikoan hirugarrenarekin.

Laudioko Udalak banatzen zuen erakusleihoan euskararen integrazioaren saria Aldama Arrandegiarentzat izan da.

Herritarren balorazioa oso arrakastatsua izan da, 866 herritarrek parte hartu baitute. Hauxe izan da emaitza:

1. Monai

2. Almacenes Álava

3. Modimel

Herri-lehiaketa honetan jasotako boto guztien artean Bebidas Serranok emandako Gabonetako lote bat zozketatu da eta zorionekoa Jurgi Martin García izan da.

Balorazio teknikoari dagokionez, Iñigo Bastida, Gorka Otxoa de Alda eta Txus Suarez erakusleiho-apaintzaileek osatu dute epaimahaia. Aurreratu dugun bezala, parte hartu duten 17 establezimenduen artean, Perfumería Irustak lehen sari teknikoa lortu du eta bigarren postuan Tapicería Juan geratu da.

Kategoria tekniko honetan ere sarituta izan dira:

3. Monai

4. Nina Life Styling

5. Almacenes Álava

Atal teknikoari amaiera emateko, erakusleiho berri onena La Casa de Resarentzat izan da.

Gaur goizean Laudioko Udaletxean ospatu den sari-banaketa ekitaldian Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaria, Felipe García Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo zuzendaria, Iñaki Vivanco APILL-eko presidentea eta Ander Larrinaga Laudioko Udaleko anfitrioi gisa bertan egon dira.

APILL-etik parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu, batez ere saridunak, eta egindako lan ona azpimarratu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu beren botoarekin lehiaketa herrikoian aktiboki parte hartu duten herritar guztiei.

Laudioko XXVII. Erakusleiho Lehiaketa APILL-ek antolatu du eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak babestu dute. Horrez gain, Laudioko Udalaren laguntza izan dugu.

Zorionak guztioi!

 

Erakusleiho guztiak ikus ditzakezu hemen.