IBIZA FEST, OSTIRALA, EKAINAK 8!

IBIZA FEST, OSTIRALA, EKAINAK 8!

LAUDIOKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZAREN FESTA ZURIA!

EGURALDI ARRAZOIENGATIK IBIZA FEST HURRENGO OSTIRALERA, EKAINAREN 8RA, ATZERATZEN DA!

Ekainaren 8ko arratsalde eta gauean zehar Laudioko merkataritza eta ostalaritzaren festa zuria ospatuko dugu. Gainera, BI PERTSONARENTZAKO IBIZARAKO 2 BIDAIA ZOZKETATUKO DITUGU!

Ostiral arratsalde eta gauean zehar ekintza ugari ospatuko dira: Chillout guneak, animazioa eta musika kalean besteak beste.

Parte hartuko duten merkatariek 21:00ak arte irekiko dituzte dendak eta ekintza bereziak izango dituzte. Gainera, Kultur Etxeko Margoketa Tailerreko irakasleek denden erakusleihoak margotuko dituzte ibizar detaileekin.

Ostalariek beren lokalak apainduko dituzte, zuriz jantzita agertzen diren bezeroak sarituko dituzte eta RedBull-ekoHammer+Dj baten erakustaldia izango dute. Aldi berean, taberna bakoitzak ekintza ezberdinak eskainiko ditu: ChillOut terraza, barbakoa, Dj-ak, promozioak edarietan, mojitoak eta abar. Ordutegi berezia ere izango dute.

Kontsultatu parte hartuko duten establezimenduak HEMEN.

Eta ez ahaztu … IBIZARA ERAMANGO ZAITUGU!

 

Ekainaren 8an, 21:15etan, merkataritzak Ibizarako lehenengo bidaia zozketatuko du. Zozketan parte hartzeko, 15€ baino gehiagoko erosketa bat baino ez duzue eginbehar eta APILLeko stand-ean, Batzalarrin eta Araba kaleen arteko ChillOut gunean egongo den kutxan bota. Saria lortzeko bertan egon behar izango duzu eta irabazlea izatekotan, erosketarentiketa eta nortasun agiria aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

GARRANTZITSUA: Zozketarako oinarriak kontsultatu HEMEN.

Ostalaritzak Ibizarako bigarren bidaia zozketatuko du. Arratsalde eta gauean zehar egindako edari bakoitzeko boleto bana jasoko duzue. Bete eta utzi tabernetan bertan egongo diren kutxetan, bi pertsonarentzako bidaia irabazi nahi baduzue. Zozketa ekainaren 12an egingo da APILLeko bulegoan.

 

PARTEKATU ZURE ARGAZKIA ETA IRABAZI!

Festa zuriaren arratsaldean zehar atera argazki bat, partekatu APILLeko Facebookean eta 60€-ko erosketa bono baten zozketan parte hartuko duzu.

Kontsultatu parte hartzeko jarraitu behar diren pausuak HEMEN.

Ekainaren 12an, ostalaritzaren zozketa egin ondoren, sare sozialen zozketa egingo da. Irabazlea Facebook, Twitter eta APILLeko web gunean argitaratuko da.

JANTZI ZURIZ ETA GOZATU FESTAZ!!

Arabako Foru Aldundiak babestua.