¡IBIZA FEST!

¡IBIZA FEST!

LAUDIOKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZAREN FESTA ZURIA

 

Ekainaren 2an Laudioko merkataritza eta ostalaritzaren festa zuria ospatuko dugu, eta bi pertsonentzako Ibizarako 2 bidaia zozketatuko ditugu arratsalde eta gau berezi batean.

 Ostiral arratsalde eta gauean zehar ekintza ugari gertatuko dira: Chill out guneak, animazioa eta musika kalean besteak beste.

Parte hartuko duten merkatariek 21:30ak arte irekiko dituzte dendak eta ekintza bereziak izango dituzte. Gainera Kultur Etxeko Margoketa Tailerreko irakasle eta ikasleek denden erakusleihoak margotuko dituzte ibizar detaileekin.

Ostalariek beren lokalak apainduko dituzte, zuriz jantzita agertzen direnen bezeroak sarituko dituzte eta Red Bull-eko Hammer+Dj baten erakustaldia izango dute. Aldi berean, taberna bakoitzak ekintza ezberdinak eskainiko ditu: chill out terraza, barbakoa, Dj-ak, Drag Queen-ak, promozioak edarietan, mojitoak, eta abar. Ordutegi berezia ere izango dute.

Kontsultatu hemen partaide bakoitzaren ekintza bereziak.

  januvia mexico Eta ezin ahaztu … IBIZARA ERAMANGO ZAITUGU!

 Ekainaren 2an, 21:45ean, merkataritzak Ibizarako lehenengo bidaia zozketatuko du. Zozketan parte hartzeko 15€ baino gehiagoko erosketa bat baino ez duzue eginbehar eta Apill-eko stand-ean, Batzalarrin eta Araba kaleen arteko chill out gunean egongo den hautestontzian bota. Saria lortzeko bertan egon beharko zara eta irabazlea izatekotan, erosketaren eta nortasun agiria aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

 Ostalaritzak Ibizarako bigarren bidaia zozketatuko du. Arratsalde eta gauean zehar egindako edari bakoitzeko boleto bana jasoko duzue. Bete eta tabernetan bertan egongo diren urnetan bota bi pertsonentzako bidaia irabazi nahi baduzue. Zozketa ekainaren 6an egingo da Apill-eko bulegoan.

Ibizarako bidaiaren zozketaren parte-hartze oinarriak:

PARTEKATU ZURE ARGAZKIA ETA IRABAZI!

Festa zuriaren arratsaledean zehar argazki bat atera, Apill-eko Facebook-ean partekatu eta 60€-ko erosketa bono baten zozketan parte hartuko duzu.

Ekainaren 6an, ostalaritzaren zozketa eta gero, sare sozialen zozketa egingo da. Irabazlea Facebook, Twitter eta Apill-eko web gunean eskegiko da.

 

 JANTZI ZURIZ ETA FESTAZ GOZATU!!