
13 Oct LAUDIOKO II. GILDA IBILBIDEA
Gilda izango da protagonista Laudion 2022ko urrian, zehazki, 14tik 30era, eta egun horietan II. Gilda Ibilbidean parte hartuko duten ostalaritza-lokalek beren gilden bertsiorik onena eskainiko dute.
Egun hauetan zehar bere-berezko lehiaketako gildak bi kategoriatan dastatu ahal izango dira: tradizionala eta librea.
Ibilbidea bete nahi duten bezeroek proposamenetatik gutxienez 8 gilda dastatu beharko dituzte, bakoitza parte hartzen duen lokal ezberdin batekoa eta gutxienez bat periferiakoa. Era berean, gilda tradizional onenari eta gilda libre onenari eman beharko diote botoa.
Behin ibilbide-orria beteta, APILL-eko atariko postontzian edo Udaletxean prestatutako kutxan entregatu ahal izango dute, urriaren 30eko 22:00ak baino lehen.
Behar bezala betetako ibilbide-orrien artean, 2022ko azaroaren 2an 12:00etan honako hauen zozketa egingo da:
- Azaroan bi pertsonentzako bi gaueko sari bat Donostiako hotel batean (ostatu+gosaria) eta gilda bere jatorrizko lekuan dastatzeko 10 €-ko txartela, Casa Vallés tabernan.
- Gildas Albizabal emandako hiru produktu-sorta.
- Bebidas Serranok emandako gildak prestatzeko bi produktu-sorta.
Bestalde, gilden tiketak igo ahal izango dira Laudio Berrikusi App-ra eta parte hartzen duten tabernetan trukatzeko 25 €-ko 4 baleen zozketan parte hartu ahal izango da. Sistematika oso erraza da:
- Sartu Laudio Berrikusi App-aren Home-ra eta klikatu LB Klub ikonoa.
- Hautatu “Gilda Ibilbidea”.
- Gilda kontsumitu den lokala identifikatzea eta tiketaren argazkia igotzea, gutxienez gilda baten kontsumizioa agertu behar da.
- Txartel baliodun bakoitza zozketarako aukera bat da.
Lehiaketako gildak dastatu ahal izango diren establezimenduak kontsultatzeko klikatu hemen.