APP LAUDIO BERRIKUSI ABIARAZTEKO KANPAINA

APP LAUDIO BERRIKUSI ABIARAZTEKO KANPAINA

Badago martxan gure Laudio Berrikusi proiektua, eta horrekin denok konektatuta egon gaitezke, Laudion gertatzen den guztia azkar eta arin ezagutzeko.

Eta nola goza dezakezu?

Laudio Berrikusi APP-a deskargatu eta eskaintzen dizun guztia aprobetxatzen hasi besterik ez duzu egin behar. Gure kanpaina guztiak, kultura eta aisialdieskaintza, kirolak, planak, sustapenak, informazio interesgarria edo Laudioko enpresen direktorioa aurkituko dituzu.

Gainera, abenduaren 31ra arte, elkar ezagutzera animatzen direnak saritu nahi ditugu,Laudioko dendetan gastatzeko 400€-ko hiru erosketa txartel zozketatuz.

Nola parte hartzen dut Laudio Berrikusi abiarazteko kanpainan?

APP-a mugikorrean deskargatu eta Laudioko saltokitik erosketa-txartelak igo besterik ez duzu egin behar. Tiketak metagarriak dira eta 10€-ko erosketa bakoitzeko urtarrilaren 11n egingo dugun zozketarako txartel bat emango dizugu.Eta bakarrik zure lehen tiketa igotzeagatik, zozketarako 5 txartel gehiago emango dizkizugu.

Kontsultatu oinarriak hemen.

Animatu eta deskargatu Laudio Berrikusi APP-a!