LAUDIO MODA 2019

LAUDIO MODA 2019

Moda bueltatzen da Laudiora!

APILL Laudio Mertaritza eta Aisialdiak Laudio Modako zazpigarren edizioa ospatuko du aurten.

Hitzordua datorren larunbatean, urriaren 19an izango da Aldai Plazako karpan arratsaldeko 19:30etan.

Moda desfile honetara hurbiltzen diren pertsonek udazken eta neguko denboraldiaren nobedadeak ikusteko eta arratsalde ezberdin batez gozatzeko aukera izango dute.

Aldai Plazako karparen edukiera mugatua denez, gonbidapena beharrezkoa izango da.

Laudio Modarako gonbidapenak establezimendu parte-hartzaileetan lor ditzakezu. Halaber,  20 gonbidapen bikoitz oparituko dizkiegu, elkartuta dagoen denda bateko erosketa-tiket batekin APILL-era etortzen diren lehenengo 10 bezeroei (2019ko urriaren 8tik aurrera datarekin).

Horrez gain, gonbidapena lortu ezin izan dutenentzat, pantaila erraldoia kanpoaldean kokatuta egongo da!

Ez galdu udazken eta neguko denboraldiaren nobedadeak ikusteko aukera zoragarri hau!

Hauexek dira establezimendu parte-hartzaileak: 1971, Aurori lencería y moda infantil, Can Can, Charol, Kukuma, Monai, Nina Life Styling, Olympus kiroldenda, Trece13, Tximeleta Boutique y Unan Jantzi Denda Levi’s.

Laudioko Udalak babestutako ekintza.