
04 Oct LAUDIO OKTOBERFEST – ALEMANIAKO GASTRONOMIAREN FESTA
Ostiral eta larunbat honetan, urriak 6 eta 7, “Laudio Oktoberfest” ospatuko dugu, Alemaniako gastronomiaren jaia.
Musika eta gastronomia alemaniarra izango dira protagonista: garagardoa, ukondoa, saltxitxak eta beste hainbat sorpresa!
Gainera, larunbatean, hilak 7, 19:00etatik aurrera, BetiJai Fanfarrea izango dugu Laudioko kaleak alaitzeko.
Aurkitu parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduen eskaintza gastronomikoa.
Antolatzailea: APILL
Babeslea: Arabako Foru Aldundia