¡LAUDIO ON IRAILEAN jarraitzen du!

¡LAUDIO ON IRAILEAN jarraitzen du!

Irailean, Port Aventurako Gold River hotelean bi lagunentzako 3 gau O+G, urriaren 29, 30 eta 31ko gauetan, Halloween-en Port Aventurarako sarrerak barne, egonaldiaren zozketa berri batean parte har dezakezu.

Parte hartzeko, egin behar dena da Laudion erosketak egitea, irailaren 1etik 30era bitartean, eta tiketak Laudioko Berrikusi APP-ra igotzea “LAUDIO ON” atalera, LB Klub botoian eta dagozkion datuak bete behar dira. Kontsultatu oinarriak hemen sakatuta.

Erosketaren tiketak Laudioko edozein establezimendutakoak izan daitezke, baldin eta gutxienez 10€-ko balioa izaten badute, eta erosketako 10€ bakoitzeko partaidetza bat esleituko da.

Eta zure tiketak bakarrik igotzeagatik parte hartuko duzu abenduaren 22ko LAUDIO ON-en zozketan, aurten “loteriak” segurua jotzen du Laudion. Zozketa honetan saria 2.000€-ko erosketa txartela izango da, irailaren 1etik abenduaren 20ra bitartean Laudioko tiketak igo dituzten bezeroen artean. Abenduaren 29an, zorionekoa Laudioko kaleetan zehar ibiliko da, aukeratuko dituen Laudioko establezimenduen artean opari bikain hau gastatzeko. Kontsultatu oinarriak hemen sakatuta.

Horrela, irailean Laudion erosten baduzu eta Laudio Berrikusi APP-ra tiketak igotzen badituzu, bi sari eder hauek jasotzeko aukera izango duzu.

Animatu eta parte hartu! Oso erraza da. APP Laudio Berrikusi, ¡Phone gailuetarako App Storen eta Android gailuetarako Play Storen, deskargatu besterik ez duzu egin behar!

APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina. Gainera, Laudio Berrikusi proiektuak Laudioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du.