LAUDIO BERRIKUSI APP-AREKIN “LB GAZTE MENUA”

LAUDIO BERRIKUSI APP-AREKIN “LB GAZTE MENUA”

Laudio Berrikusi APP-ak ongi etorria ematen die 16 eta 30 urte bitarteko gazteei, “LB Gazte menua” sariekin.

 

LB APP-a deskargatuz eta erregistratuz urriaren 2tik azaroaren 30era bitartean, “LB Gazte Menua” bat lortu ahal izango dute, pizza edo hanburgesa + edaria pack bat, aukeratzen duten establezimenduan, diptiko informatiboaren arabera.

 

Hona hemen pack hau lortzeko jarraitu beharreko urratsak:

  • 16 eta 30 urte bitartean izatea.
  • APP-a deskargatu eta eskaintzen duen guztiaz gozatu.
  • APILL-era hurbildu NANarekin (Zumalakarregi, 33, 1. eskuina).
  • “LB Gazte Menua” txartela jasotzea.
  • Aukeratutako lokalean kontsumitu (abenduaren 15a arte).

 

Beraz, adin tarte horretan dauden eta oraindik Laudio Berrikusi APP-a ez duten pertsonek, une egokia dute aplikazioa deskargatzeko eta eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatzen hasteko: merkataritzari eta ostalaritzari buruzko informazioa, agenda kulturala, jaietakoa, kirolekoa, lan-eskaintzak, etab. Horrela, Laudion gertatzen denaren berri izango dute.

 

***Izakinak bukatu arte (280 “LB Gazte Menua”-k)

 

 

APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina.