15 Feb NEGUKO PAGOTXEN MERKATUA
Ostegunean, ostiralean eta larunbatean (otsailak 18, 19 eta 20) Laudioko dendek Neguko Pagotxen Merkatua ospatzen dute.
Hiru egunetan, askotariko gaiak aurkitu ahal izango dira: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, bitxiak, argazkilaritza, etab…. guztia pagotxa salneurrian.
Eguraldiak uzten badu, herriko kaleetan izango da artikuluen erakusketa eta salmenta, parte hartuko duten saltokien aurrean. Eguraldi txarra egiten badu, pagotxak barruan egongo dira eskuragarri.
Hauexek dira 34 ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK:
1971, ARES, AURORI LENCERÍA Y MODA INFANTIL, BAZAR SAN JOSÉ, CALZADOS KARAM, CALZADOS ROIZ, CAN CAN MODA, CHAROL, EZ&BAI, FOTO ESTUDIO DISTIRA, GOXOH, IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA, JOYERÍA RELOJERÍA LAMBARRI, KUKUMA, LA BOHEME, LOS CHICOS, LUYANDO ÓPTICOS, MERCERÍA LENCERÍA ELO, MIGOLA, MIMITOS, MODAS CHARITO, MODIMEL, MOKKA, MONAI, NINA LIFE STYLING, OLYMPUS KIROL DENDA, PERFUMERÍA IRUSTA, PHUKET, SEVER CALZADOS, STILETTO, TRECE13, TXIMELETA BOUTIQUE, UNAN JANTZI DENDA LEVI’S, ZAPATERÍA NOBUCK
Aurkitu kalitatezko produktuak sekulako prezioan!
Babeslea: Arabako Foru Aldundia
Laguntzailea: Laudioko Udala