NEGUKO PAGOTXEN MERKATUA

NEGUKO PAGOTXEN MERKATUA

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean (otsailak 23, 24 eta 25) Laudioko dendek Neguko Pagotxen Merkatua ospatzen dute.

Parte hartzen duten 30 saltokietan neguko denboraldiko produktuen eskaintza zabala aurkituko duzu, prezio merkeetan.

Hiru egunetan, askotariko artikuluak aurkitu ahal izango dira: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, bitxiak, argazkilaritza, etab…. guztia pagotxa salneurrian.

Artikuluen erakusketa eta salmenta herriko kaleetan izango da, parte hartuko duten saltokien aurrean. Eguraldi txarra egiten badu, pagotxak barruan egongo dira eskuragarri.

Gainera, hiru egun hauetan zehar parte hartzen duten saltokietako tiketak Laudio Berrikusi APP-ra, “LB Klub” – “Zozketak”“MERCADO DE SALDOS” igotzen dituzten bezeroek, aukera bikoitzak izango dituzte martxoaren 1ean (Dolumin Bariku) egingo dugun 1.000€-ko zozketetarako.

Eraman ezazu poztazun handia Dolumin Barikuan Laudio Berrikusi-rekin!

Hauexek dira 30 ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK:

1971, ARES, BAZAR SAN JOSÉ, CALZADOS KARAM, CALZADOS ROIZ, CAN CAN MODA, CHAROL, EZ&BAI, FOTO ESTUDIO DISTIRA, GLOSS, GOXOH, KOTOI LENCERIA Y NIÑOS, KUKUMA, LA BOHEME, LOS CHICOS, MIGOLA, MIMITOS, MODAS CHARITO, MOKKA, MONAI, NINA LIFE STYLING, OLYMPUS KIROL DENDA, PERFUMERÍA IRUSTA, PHUKET, SEVER CALZADOS, STILETTO, TRECE13, TXIMELETA BOUTIQUE, UNAN JANTZI DENDA LEVI’S, ZAPATERÍA NOBUCK

 

Aurkitu kalitatezko produktuak sekulako prezioan!

 

Antolatzailea: APILL

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Laguntzailea: Laudioko Udala