UDAKO PAGOTXEN MERKATUA

UDAKO PAGOTXEN MERKATUA

Udako Pagotxen Merkatua Laudioko kaleetara bueltatzen da.

Ostegun, ostiral eta larunbatean (irailaren 12, 13 eta 14an) parte hartuko duten 26 saltokiek udaberri-uda denboraldiko askotariko produktuak jarriko dituzte salgai, prezio merkean: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, tapizgintza, argazkigintza, perfumeria, etab., dena saldoaren prezioan.

Euria eginez gero, saldoak saltokien barruan egongo dira eskuragarri.

Gainera, hiru egun hauetan zehar parte hartzen duten saltokietako tiketak Laudio Berrikusi APP-ra, “LB Klub” – “Zozketak”“PAGOTXEN MERKATUA” igotzen dituzten bezeroek, aukera bikoitzak izango dituzte urriaren 20an egingo dugun 1.000€-ko “Merkataritza Festa” zozketetarako.

Hauexek dira ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK:

1971, BAZAR SAN JOSÉ, CALZADOS KARAM, CALZADOS ROIZ, CAN CAN, CHAROL, DISTIRA FOTÓGRAFOS, IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA, KOTOI LENCERÍA Y MODA INFANTIL, KUKUMA, LOS CHICOS, MIGOLA, MODAS CHARITO, MOKKA, MOKKA CHICO, MONAI, NINA LIFE STYLING, OLYMPUS KIROL DENDA, PERFUMERÍA IRUSTA, SEVER CALZADOS, STILETTO, TAPICERÍA JUAN, TRECE13, TXIMELETA BOUTIQUE, UNAN JANTZI DENDA LEVI’S, ZAPATERÍA NOBUCK

Eman buelta bat eta aprobetxatu sekulako prezioak!

 

Antolatzailea: APILL

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Laguntzailea: Laudioko Udala