IBIZA FEST-aren BALIOSTAPENA

IBIZA FEST-aren BALIOSTAPENA

Pasa den ostiralean, ekainaren 2an, Ibiza Fest! Laudioko merkataritza eta ostalaritzaren festa zuria ospatu zen.

 

Euria izan arren, herrian oso giro ona antzeman zen: erakusleiho margotuak, musika kalean, chill out guneak, ekintza tematikoak eta herritar askok arropa zuriak jantzi zituzten.

 

Gaueko 21:45etan, Batzalarrin kaleko chill out gunean Ibizara joateko lehenengo bidaia zozketatu zen parte hartzaile ziren dendetan erosi zuten bezero guztien artean. Irabazlea Yolanda Pereira izan zen, Trece13 dendan erosketa bat egin zuena.

 

Ostalariek festarekin jarraitu zuten gauean zehar. Txupito ibizenkoak, apainketa berezia, mojitoak, Dj-ak eta Drag Queen-ek eta lagundu zuten gaua girotzen. Boletoak ematen jarraitu zuten Ibizarako bigarren bidaiaren zozketan parte hartu ahal izateko.

 

Bigarren bidaia gaur goizean zozketatu da Apilleko bulegoan goizeko 12:00tan eta honen irabazlea Rafa García Urbiola izan da, Gastrotaberna Txangon trago bat hartzeagatik.

 

Horren ostean, 60€ko erosketa-bono bat zozketatu da, Apilleko Facebookean argazkiak partekatu dituzten guztien artean. Oraingo honetan saria Isabel Sierra Torresentzat izan da.

 

Apilletik eskerrak eman nahi diegu ostalari eta merkatariei. Eta ezin ahaztu festara hurbildu zineten guztioi, zuei esker aurrera eraman ahal izan dugulako Ibiza Fest!-aren lehenengo edizioa. Hurrengo urtean errepikatuko dugu!

 

Eta nola ez,  ZORIONAK IRABAZLEEI!!