Olentzerok eta Maridomingik berriz ere umeei telefonoz deituko diete

Olentzerok eta Maridomingik berriz ere umeei telefonoz deituko diete

diete

Gabonak bueltan dira eta gure haurrak ilusioz betetzen dira Olentzero eta Maridomingirengan pentsatuz… zer eskatu dute?, zer ekarriko diete? ….

Nahi baduzu Olentzerok eta Maridomingik txikienekin hitz egitea, bete ezazu parte hartzen duten establezimenduetan emango dizuten txartela.

Ondoren, APILL-eko gutunontzian utzi beharko duzu (atariaren barruan, Zumalakarregi, 33 – 1. esk.) abenduaren 20a baino lehen. Deiak abenduaren 11tik 23ra egingo dira.

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila