LAUDIOKO XXV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN SARIDUNAK

LAUDIOKO XXV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN SARIDUNAK

Gaur gauean Okondoko Astobiza Bodegan Aiarako V. Erakusleiho Lehiaketaren eta Laudioko XXV. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa gala ospatu da eta Lorea Lurrindegia izan da gaueko garailerik handiena.

Lorea Lurrindegia balorazio teknikoan lehenengo postuan geratu da, bai eskualde-lehiaketan, bai Laudioko lehiaketan. Laudioko lehiaketa teknikoaren 25 ediziotan zehar bere jarduera nabarmenagatik trofeoa ere lortu du. Horrez gain, Aenkomerren saria erakusleiho deigarrienari eraman du Aiaratik aurkeztu diren guztien artean.

Aurreko urteetan bezala, Laudioko XXV Erakusleiho Lehiaketak herri epaimahaia eta epaimahai teknikoa izan ditu. Berritasun bezala, Laudioko Udalak erakusleihoan euskara sartzeari saria ematen du. Azken hau Kukumarentzat izan da.

Herri balorazioa, 716 botoekin, oso arrakastatsua izan da. Honen irabazlea Almacenes Alavaren erakusleihoa izan da. Hurrengo postuetan hauek geratu dira:
2. saria: Monai
3. saria: Tapicería Juan

Herri balorazioaren bozka guztien artean gabonetako sorta bat zozketatu egin da, honen irabazlea Liber Beltrán Ruiz da eta Esther López Valdivieso eta Pilar Ortega Salazar ordea 30€ko 2 erosketa txartelen irabazaleak izan dira.

Balorazio teknikoari dagokionez, oraingoan epaimahaia Mertxe Santos, Iñigo Bastida eta Txus Suarez erakusleiho-apaintzaileek osatu dute. Lehen aurreratu dugun bezala, 21 establezimendu partehartzaileetatik, Lorea Lurrindegiaren erakusleihoa, Araba kalean egokitua, izan da lehen sari teknikoaren irabazlea.

Nabarmendu daiteke ere Irusta Lurrindegiaren erakusleihoa, berriz ere, pasadan urtean bezala, bigarren lekuan gelditu dela.

Kategoria teknikoan hurrengoak ere sarituak izan dira:
3. saria: Kukuma
4. saria: Tapiceria Juan
5. saria: Aurori lenceria y moda infantil.

Atal teknikoariken bukatzeko, nabarmentzekoa da ibilbideari sari berezia lehiaketaren azken 25 urte hauetan, Lorea Lurrindegiarentzako izan da eta erakusleiho berri hoberena Nina Life Styling dendarentzat izan da.

APILLtik parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu, bereziki irabazaleei eta egin duzuen lanagatik. Baita, auzotar guztiei eskertu nahi genieke haien parte hartzea beraien bozkekin.

Laudioko XXV. Erakusleiho Lehiaketa APILLek antolatu du  eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak eta Arabako Foru Aldundiako Ekonomia Sustapena Sailak babestuta. Horrez gain, Laudioko Udalak lagundu du.

Zorionak guztioi!