LEHENENGO EROSKETA KARRUSELA 2019

LEHENENGO EROSKETA KARRUSELA 2019

Maiatzaren 30eko goizean zehar Beatriz Arjonak, Laudioko lehenengo Erosketa Karruselaren zozketaren irabazleak, bere 2.000€-ko erosketa txartela trukatu du kanpainiako saltoki parte-hartzaileetan.

Bere erosketa ibilbidea hau izan da: Electrodomésticos Izaskun, Baimen, Migola, Monai, Ez&Bai, Kendas, Trenpea, Calzados Roiz, Berriak, Olympus Kiroldenda, Irrintzi, Kukuma, Foto Irudi, Nahikari eta Zuhaitza Liburudenda.

Gogora ezazue oraindik 2.000€-ko beste bi erosketa txartel geratzen direla banatzeko eta zozketa ekainaren 7an izango dela.

Lortu zuen txartela eta parte hartu!

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak babestutako kanpainia.