Erosketa ibilbidea Laudiotik

Erosketa ibilbidea Laudiotik

Irailaren 27ko goizean zehar Juan Antonio Bengoak, Laudioko Erosketa Karruselaren lehenengo irabazleak, bere saria 2.000€-ko erosketa txartela trukatu du kanpainiako saltoki parte-hartzaileetan.

Bere erosketa ibilbidea Baimen, Joyería Lambarri, Olympus Kiroldenda, Electrodomesticos Izaskun, Aurori Lencería y Moda infantil, Ares, Ferretería Goar, Perfumería Luisa, Luyando Ópticos, Pescadería Toñi eta Latiorro Supermerkatua saltokietatik igaro da.

Gogora ezazue oraindik  2.000€-ko beste bi erosketa txartel geratzen direla banatzeko, bata urriaren 11ko zozketan emateko eta bestea urriaren 31n.

Lortu zuen txartelak eta parte hartu!

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak babestutako kanpainia.