09 Sep GARAGARDOAREN IBILBIDEA 2020
Aurten, Laudioko Garagardoaren Ibilbidea irailaren 11tik 27ra ospatuko da. 22 establezimenduak parte hartuko dute, non garagardo berezi ugari dastatu ahal izan baitituzu eta horrez gain, sari batzuen zozketan sartuko zara.
Alde batetik, ibilbide orria (establezimendu parte-hartzaileetan lor daiteke) 22 establezimenduetatik gutxienez 15 zigiluekin betetzen duten eta irailaren 29a baino lehen APILL-eko postontzian uzten duten guztien artean, bi lagunentzat Býra artisau garagardo fabrikara bisita baten (urriaren 17an) baita 10 garagardo-sorten ere zozketa egingo da.
Bestalde, partaide diren tabernetan garagardo bat kontsumitzeagatik txartel bat bete ahal izango da garagardo-sorta batzuen zozketan sartzeko, Bebidas Serrano-Dammek, Zurrut Edariak-Mahou-San Miguelek, Heinekenek eta Býrak emandakoak.
Kontsultatu hemen partaide diren tabernak.
APILL-ek alkoholaren kontsumo arduratsua gomendatzen du.
Babeslea: Arabako Foru Aldundia