GARAGARDOAREN IBILBIDEA 2017

GARAGARDOAREN IBILBIDEA 2017

Ekainaren 3tik 18ra badator Garagardoaren Ibilbidea Laudiora! Egun horietan zehar, garagardoa maite dutenek 23 establezimenduk eskaintzen dituzten garagardo ezberdin eta bereziak dastatzeko aukera izango dute.

 

Ibilbidearen orria bete eta ekainaren 20a baino lehen Apill-eko postontzian uzten duten pertsona guztien artean,  Municheko Oktoberfestera joateko 2 pertsonentzako bidaia bat zozketatuko da (Araba Bidaiak lagunduta), baita 14 garagardo sorta ere.

 

Bestalde, partaide diren tabernetan garagardoa kontsumitzeagatik  boletoak banatuko dira Bebidas Serranok, Garbine Zugaenek eta Heinekenek lagatutako 12 garagardo-sorten zozketan parte hartzeko.

 

Gainera, Apillek eta Aiarako Koadrilak, “Birziklatu beira baina ez edonola”  kanpaina bultzatu nahian beira birziklatzeko mini-iglu original eta erabilgarriak zozketatuko dituzte.

 

Kontsultatu HEMEN partaide diren tabernak.

promethazine hydrochloride street value

Apillek kontsumo arduratsua gomendatzen du.