MERKATARITZARIK GABE, LAUDIO ITZALTZEN DA

MERKATARITZARIK GABE, LAUDIO ITZALTZEN DA

APILL-ek kanpaina hau Aiaraldeko gainerako elkarteekin batera martxan jarri du, guztiok kontzientzia har dezagun gure herriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu enpresetan kontsumitzeak duen garrantziaz.

Dendak gure kaleetatik desagertuko balira zer gertatuko litzatekeen denok jakin dezagun nahi dugu, eta horretarako, ostegun honetan, azaroaren 28an, “ostegun beltza” izango da Laudion. Arratsaldeko zortzietan gure errotuluak eta erakusleihoak itzaliko ditugu eta ikusiko dugu nolakoa izango litzatekeen merkataritza, ostalaritza eta zerbitzurik gabeko herri bat: bizitzarik gabeko herri bat, iluna eta segurtasunik gabekoa.

“Merkataritzarik gabe, Laudio itzaltzen da” goiburuarekin, ikusgarritasuna eman nahi zaio beste udalerri batzuetan jada gertatzen ari den arazo horri, eta ez dugu nahi horrelakorik gertatzea ez gure herrian, ez gure eskualdean.

Hau da “Ez utzi Aiaraldea itzaltzen” Sentsibilizazio kanpaina bateratu baten barruko lehen ekintza, abenduan zehar beste ekintza batzuekin batera joango dena.

Kanpaina honek Arabako Foru Aldundiaren babesa du.