08 May 65 URTETIK GORAKOENTZAKO 1.000 €-KO BALE BATEN ZOZKETA
Adinak saria du! APILL-ek Laudion kontsumitzeko 1.000€-ko erosketa txartel baten zozketa antolatzen du, baina aukera honetan 65 urtetik gorakoentzat.
Nork parte har dezake zozketan?
65 urteko edo gehiagoko pertsonei zuzenduta dago, haien fideltasuna saritzeko. Kanpainan parte har dezakete Laudioko saltoki parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten bezero guztiek, adinaren baldintza betetzen badute.
Zer egin behar da zozketan parte hartzeko?
Oso erraza da, kanpainako saltoki parte-hartzaileetan gutxieneko 10 €-ko erosketa egin behar da 2023ko maiatzaren 8tik ekainaren 3ra, erosketarekin emango duten txartela bete datu pertsonalekin eta sartu APILL-eko gutunontzian edo Udaletxean kokatutako kutxan. Oso inportantea da egindako erosketaren tiketa gordetzea, sariaren irabazlea izatekotan NANarekin aurkeztu beharko delako.
Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileak.
Noiz eta zein saria zozketatzen da?
Zozketa 2023ko ekainaren 5ean egingo da, 12: 00etan, APILL-en.
Eta saria 1.000 €-ko erosketa txartel bat da, 2023ko ekainaren 7tik 17ra kanpainan parte hartzen duten saltokietan kontsumitzeko.
Kontsultatu hemen zozketaren parte hartze oinarriak.
Lortu zure txartela eta parte hartu!
Laudioko Udalak babesten du.