
03 Mar “MARTXOAN ETA APIRILEAN ERAMAN MILLA” ZOZKETA LAUDIO BERRIKUSIREKIN
Udaberri honetan Laudion egindako erosketak ere sarituko ditugu Laudio Berrikusirekin 1.000 €-ko erosketa-bale bat zozketatzen!
Parte hartzeko, martxoaren 3tik apirilaren 30era bitartean Laudion erosketak egin eta Laudio Berrikusi APP-ra zure tiketak igo besterik ez duzu egin behar, urrats hauek jarraituz:
Urrats hauek baino ez dira egin behar:
- Sartu “LB Klub” botoian, “Zozketak” atalean eta hor agertuko da ” ZOZKETA MARTXOA-APIRILA”.
- Gehitu tiketa. Bertan adierazitako datu guztiak bete behar dira, eta tiket horretan agertzen diren datu berberak izan behar dira:
- Kodea: faktura-zenbaki sinplifikatua edo tiket osokoa (zenbakizko zifrak, letrak, sinboloak…)
- Erosketa-tiketan agertzen den data.
- Ordaindutako zenbatekoa.
** Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira (ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren egiaztagiriak)
- Tiketak baliozkoak izateko, gutxienez 10 €-ko balioa izan beharko dute, eta partaidetza bat esleituko da erosketako 10€ bakoitzeko.
1.000 €-ko erosketa balearen zozketa 2025eko maiatzaren 6an egingo da.
Aprobetxatu Laudion LB APP-arekin erostearen abantaila guztiak!
APILL-ek antolatutako eta Laudioko Udalak babestutako kanpaina.