”GABONETAKO ZOZKETA” LAUDIO BERRIKUSIREKIN

“GABONETAKO ZOZKETA” LAUDIO BERRIKUSIREKIN

Laudion erosteak saria du, 1.000€-ko beste erosketa txartel bat zozketatuko dugu Laudio Berrikusirekin!

Kanpaina honetan parte hartzeko, azaroaren 2tik abenduaren 20ra bitartean Laudion erosketak egin eta, parte hartzeko oinarriei jarraituz Laudio Berrikusi APP-ra tiketak igo besterik ez da egin behar:

  • Sartu “Club LB” botoian, “Zozketak” atalean eta hor agertuko da “GABONETAKO ZOZKETA”.
  • Gehitu tiketa. Bertan adierazitako datu guztiak bete behar dira, eta tiketa horretan agertzen diren datu berberak izan behar dira:
  • Kodea: faktura-zenbaki sinplifikatua edo tiket osokoa (zenbakizko zifrak, letrak, sinboloak…)
  • Erosketa tiketan agertzen den data.
  • Zer establezimenduri dagokion.
  • Ordaindutako zenbatekoa.

** Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira (ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren egiaztagiriak)

  • Txartelak baliozkoak izateko, gutxienez 10 euroko balioa izan beharko dute, eta partaidetza bat esleituko da erosketako 10 € bakoitzeko.

1.000 €-ko erosketa txartelaren zozketa 2023ko abenduaren 22an egingo da.

Laudion erosteak saria du, beraz, igo LB APP-ra zure erosketa tiketak eta oraindik deskargatuta ez baduzu, ez itxaron gehiago!, denak abantailak dira eta.

APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina