V. LAUDIO MODA

V. LAUDIO MODA

Laudio galaz janzten da!

APILL Laudio Mertaritza eta Aisialdiak Laudio Modako bostagarren edizioa ospatuko du aurten.

Hitzordua datorren urriaren 21an izango da Aldai Plazako karpan arratsaldeko 19:30etan.

Moda desfile honetara hurbiltzen diren pertsonek udazken eta neguko denboraldiaren nobedadeak ikusteko eta arratsalde ezberdin batez gozatzeko aukera izango dute.

Aldai Plazako karpa izaten duen edukiera-muga dela-eta, gonbidapena beharrezkoa izango da.

Laudio Modara joateko gonbidapena lortu nahi baduzu, egon zaitez erne, gure facebook orrialdean 10 gonbidapen bikoitz oparituko ditugu eta.

Hala ere, gonbidapena lortu ezin izan dutenentzat gehigarri bat izango dugu: pantaila erraldoia kanpoaldean kokatuta!

Parte hartzen duten establezimenduak ezagutzeko, klikatu hemen

Laudioko Udalak babestuta