Laudioko X. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbide Mikologikoa

Laudioko X. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbide Mikologikoa

Beste urte bat, APILL-ek, Laudioko Udalaren laguntzarekin, Laudioko Pintxo eta Kazolatxo Ibilbide Mikologikoa antolatzen du. Aurten hamabostgarren edizioa ospatzen dugu eta azaroaren bigarren eta hirugarren asteburuan izango da, hau da 8, 9 10, 15, 16 eta 17an.

Berriro ere, perretxikoak eta onddoak protagonistak izango dira Laudioko tabernetako barretan. Parte hartuko duten 14 establezimenduetako 20 proposamenak dastatzeko aukera izango duzu.

Ibilbidetik pasatzen diren bezeroek, beren gustukoen pintxoari eta kazolatxoari botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, bidatz-orria sei establezimendu ezberdinetan zigilatu beharko da.

Bidatz-orria zuzenki betetzen baduzu, bi pertsonarentzako aste bateko, mantenu osoan, bidaia baten zozketan parte hartuko duzu (Araba Bidaiak emandakoa).

Bete establezimendu parte-hartzaileetan lor dezakezun bidatz-orria eta utzi taberna parte-hartzaileetan aurkituko duzun kutxatilan, azaroaren 17ko 22:00ak aurretik.

Zozketa, publikoari irekita, azaroaren 20an, goizeko 11:00etan, Zubiko Etxean (lehengo Gastronomi Euskal Museoa) egingo da. Establezimendu irabazleei herritar “pintxo onena” eta “kazolatxo onena”-ren esker oneko plakak ere emango zaizkie.

 Hurbildu Laudiora eta goza ezazu udazkeneko zaporeaz!!

Oinarriak eta pintxo-kazolatxo zerrenda ikusteko klikatu hemen.