LAUDIOKO XIII. PINTXO LEHIAKETA

LAUDIOKO XIII. PINTXO LEHIAKETA

Laudioko Pintxo Lehiaketa bueltatu da, gure ostalaritzaren urteko ekitaldi nagusietako bat, bi asteburutan egingo dena, maiatzaren 19, 20, 21, 26 27 eta 28an, hain zuzen ere.

“Dastatu Laudio” esloganarekin ekimen honi ekingo diogu berriro. Bertan, gure herriko ostalaritzaren kalitate, sormen eta maitasun guztiarekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira.

Gure helburua da aurreko urteetako ildo beretik jarraitzea, epaimahai profesional batek bermatutako balorazio tekniko bat eta beste herrikoi bat, non bezeroek lehiaketako pintxorik eta barrarik onena aukeratuko dituzten planteatuz.

Oraingo honetan 17 establezimendu animatu dira pintxo libre onenaren lehiaketan parte hartzera eta horietatik 9k pintxo barra onenaren kategorian ere parte hartzen dute. Irudiak eta pintxo lehiakideen informazio guztia eskuragarri daude esteka honetan.

Pintxorik eta barrarik hoberenari botoa emateko, taberna lehiakideetan botoa emateko kupoia jaso ahal izango da edo hemen deskargatu, 5 establezimendutan zigilatu eta parte hartzen duten lokaletan jarritako kutxan utzi. Horrela, honako hauen zozketan sartuko gara:

  • “Laudio Txartela” bat 250 €-rekin kargatuta Laudion kontsumitzeko.
  • “Laudio Txartela” bateko 10 sari, 25 €-rekin kargatuta Laudion kontsumitzeko.

Era berean, 100 €-ko erosketa txartel baten zozketa egingo da Laudio Berrikusi App-ra pintxoen tiketak igotzen dituzten bezero guztien artean, urrats hauei jarraituz:

  • Sartu Laudio Berrikusi APP-ren Home-ra eta sakatu “LB Klub” ikonoan.
  • Sakatu “Zozketak” zabalgarrian, sartu “Pintxo Lehiaketa”-n eta aukeratu pintxoa kontsumitu den establezimenduaren izena eta igo dagokion tiketaren argazkia (gutxienez pintxo baten kontsumoa agertu behar da).
  • Igotako tiket bakoitza zozketarako partaidetza bat da.

Sari guztien zozketa 2023ko maiatzaren 30ean egingo da.

 

Laudioko Udalak babesten du.