LAUDIOKO XIV. PINTXO LEHIAKETA

LAUDIOKO XIV. PINTXO LEHIAKETA

Bueltan da gure ostalaritzaren urteko ekitaldi nagusietako bat: Pintxo Lehiaketa. “Dastatu Laudio” esloganarekin, ekimen honi ekingo diogu berriro. Herritarrek, gure herriko ostalaritzaren maitasun, sormen eta kalitate guztiarekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dituzte.

Lehiaketak, berriz ere, epaimahai profesional batek abalatutako balorazio teknikoa izango du eta beste herrikoi balorazio bat, non bezeroek erabakiko duten lehiaketako pintxorik eta barrarik onena.

Edizio honetan 17 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan.

Pintxo libre eta barra onenari botoa emateko, parte hartzen duten establezimenduetan Lehiaketaren informazio guztia duen zabalgarria jaso edo deskargatu eta taberna horietan prestatutako kutxetan kupoia utzi besterik ez da egin beharko. Zuzenki beteta kupoi guztiak, honako hauen zozketan sartuko dira:

  • “Laudio Txartela” bat 250 €-rekin kargatuta Laudion kontsumitzeko.
  • “Laudio Txartela” bateko 10 sari, 25 €-rekin kargatuta Laudion kontsumitzeko.

 

Zozketa publikoa 2024ko maiatzaren 21ean egingo da.

 

Laudioko Udalak babesten du.