LAUDIOKO XXIX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXIX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Atzo, Artziniegako Museoan, Aiarako IX. Erakusleiho Lehiaketaren eta Laudioko XXIX. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen.

Eskualdeko erakusleihorik onena Laudion geratu da berriro, eta Perfumería Irustak irabazi du Aiarako IX. Erakusleiho Lehiaketa. Gainera, Perfumería Irusta balorazio teknikoan eta Monai herrikoian, Laudioko Erakusleiho Lehiaketako onenak izan dira.

Nabarmendu ere, eskualdeko erakusleihorik deigarriena La Casa de Resa izan dela.

Bestalde, Laudioko Udalak erakusleihoan euskara sartzeagatik ematen zuen saria Lur Natur Dendarentzat izan da.

Laudioko Lehiaketa teknikoan emaitzak:

  1. Perfumería Irusta
  2. Kukuma
  3. Aldama Arrandegia
  4. La Casa de Resa
  5. Lur Natur Denda

Atal teknikoa amaitzeko, erakusleiho berri onena Ez&Bai izan da.

Aukera honetan, herritarren balorazioa Laudio Berrikusi App-aren bidez egin da, 404 erabiltzaileren botoak bilduz. Gogoratu erakusleihoen ginkana osatzeko azken eguna gaur dela, LB App-aren bidez, Gabonetako lote bat gehi 50€-ko balea bi sari irabazteko aukera izateko.

Laudioko Lehiaketan herri-balorazioan emaitza hauxe izan da:

  1. Monai
  2. La casa de Resa
  3. Lur Natur Denda

 

Laudio Berrikusi APP-aren bidez jasotako botoen artean, bi erosketa txartel zozkatu dira, bata 100 €-koa eta bestea 50 €-koa. Mari Carmen Medinillak eta Idoia Sautuak lortu dute, hurrenez hurren.

APILL-etik parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu, sarituak bereziki, baita nabarmendu aurten izan den maila handia ere.

 

Laudioko XXIX. Erakusleiho Lehiaketa APILL-ek antolatu du eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak babestu dute. Gainera, Laudioko Udalak lagundu du.

Zorionak guztioi!