LAUDIOKO XXIX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXIX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Abenduaren 9tik 22ra Laudioko erakusleiho lehiakideak bisitatu eta gozatu ahal izango dira, zure gogokoena aukeratu eta ginkanan parte hartu.

Zure erakusleiho gogokoena aukeratzeko, Laudio Berrikusi App-a deskargatuta izan behar duzu. “Votación Escaparates” botoia sakatu besterik ez duzu egin behar. Bertan, erakusleiho parte-hartzaile guztiak agertuko dira eta zure gogokoena aukeratu beharko duzu. Botazioak abenduaren 9tik 18ra egingo dira eta pertsona bakoitzeko boto bakarra izango da baliozkoa. Jasotako boto guztien artean sari hauek zozketatuko ditugu: 100 €-ko bale bat eta 50 €-ko beste bat, eta gainera 10 sorta: 2023ko horma-egutegia eta Laudio Berrikusi poltsa berrerabilgarria.

Ginkana osatzeko, Laudio Berrikusira sartu behar da, “Yincana Escaparates” botoian, parte hartzen duten erakusleiho guztiak zeharkatu eta lehiaketaren erakusleiho bakoitzean jarritako bereizgarrian agertzen den QR kodea eskaneatu. Ginkana osatzen baduzu, bi sariren zozketan parte hartuko duzu: 50 €-ko bi bale gehi Gabonetako lote bat (Bebidas Serranok emandakoak). Kontsultatu oinarriak eta parte hartzen duten erakusleihoak.

Babeslea: EuskoJaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila