LAUDIOKO XXVI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXVI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Aurten hogeita seigarren edizioa izango duen Laudioko Erakusleiho Lehiaketa antolatu du berriro APILL-ek. Abenduaren 9tik 19ra arte Laudioko kaleetan Gabonetako erakusleihoak ikusi ahal izango dituzu. Aurten 18 establezimendu izaten dira parte hartzen dutenak.

Lehiaketa honek epaimahai teknikorako hiru erakusleiho-apaintzaile izango ditu. Kreatibitatea eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromatistika, lanketa eta akabera kontutan hartuko dira.

Horrez gain, herri balorazioan zu epaimahaikidea izan zaitezke zure erakusleihorik gustukoena aukeratzen. Horretarako, bete ezazu APILL aldizkarian aurkituko duzun kupoia edo ZUINen eta utzi APILL-eko gutunontzian (Zumalakarregi, 33) edo Udaletxean. Abenduaren 15era arte bozkatu ahal izango duzu zure erakusleiho gogokoena.

Anima zaitez, boto guztien artean Bebidas Serranok emandakoa Gabonetako sorta bat eta 30 €-ko 2 erosketa kupoi zozketatuko dira eta.

Bozkatu erakusleihorik onena! Zu herri epaimahaikidea zara!

PARTE-HARTZAILEAK:

ALDAMA ARRANDEGIA NINA LIFE STYLING
BITBYTE OLYMPUS KIROL DENDA
CAN CAN ÓPTICA LUYANDO
KENDAS PERFUMERÍA IRUSTA
KUKUMA TAPICERÍA JUAN
LUR NATUR DENDA TRECE13
LUYANDO OPTICOS TRENPEA
MODIMEL TXIMELETA BOUTIQUE
MONAI 1971