LAUDIOKO XXVII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXVII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

APILL-ek Laudioko Erakusleiho Lehiaketa hogeita zazpigarren edizioa antolatzen du. Abenduaren 9tik 22ra bitartean 17 dendek Gabonetako erakusleihoak erakutsiko dituzte.

Lehiaketa teknikoan hiru erakusleiho-apaintzailek erakusleihoak baloratuko dituzte. Kreatibitatea eta originaltasuna, produktuaren erakusketa, argiztapena, kromatistika, lanketa eta akabera kontutan hartuko dira.

Bestaldetik, herri epaimahai bat egongo da, eta edonork parte hartu ahal izango du, bakoitzaren irizpidearen arabera, erakusleihorik onena aukeratzen. Horretarako, APILL-eko bulegoan, web orrialdean edo aldizkarian lortuko den botazio-kupoia (boto bat pertsona bakoitzeko) bete eta APILL-eko gutunontzian (Zumalakarregi, 33) utzi beharko da. Erakusleiho gogokoenari botoa emateko epea abenduaren 18ra arte izango da.

Anima zaitez, boto guztien artean Bebidas Serranok emandakoa Gabonetako sorta bat eta 30 €-ko 2 erosketa kupoi zozkatuko dira eta.

Bisitatu erakusleihoak eta bozkatu onenari!

 

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

                   eta Arabako Foru Aldundia

 

PARTE-HARTZAILEAK:

ALDAMA ARRANDEGIA

ALMACENES ALAVA

BAZAR SAN JOSÉ

CAN CAN

LA CASA DE RESA

LOS CHICOS

MODIMELA

MONAI

NINA LIFE STYLING

OLYMPUS KIROL DENDA

ÓPTICA LUYANDO

PERFUMERÍA IRUSTA

TAPICERÍA JUAN

TRECE13

TRENPEA

TXIMELETA BOUTIQUE

UNAN JANTZI DENDA LEVIS

 

 Hemen deskargatu ahal duzu botazio-kupoia.