LAUDIOKO XXVIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXVIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

APILL-ek Laudioko Erakusleiho Lehiaketa antolatu du berriro. Parte hartuko duten erakusleihoak Laudioko kaleetan zehar ikusi ahal izango dira abenduaren 9tik 22ra. Aurten 20 establezimenduk parte hartzen dute.

Lehiaketa teknikoak hiru erakusleiho-apaintzailek osatutako epaimahaia du. Sormena eta originaltasuna, produktuaren beraren azalpena, argiztapena, kromatistika eta elaborazioa eta akabera baloratuko dira.

Eta zuk gure herri-epaimahaian parte hartu ahal izango duzu, erakusleihorik onena aukeratuz. Aurten bi aukera dituzu botoa emateko:

– Bete APILL aldizkarian edo ZUIN-en aurkituko duzun boto-txartela eta utzi gure postontzian (Zumalakarregi, 33) edo udaletxean. Abenduaren 19ra arte epea duzu zure erakusleiho gogokoenari botoa emateko.

Bide horretatik jasotako boto guztien artean, 30€-ko 2 erosketa-txartel zozketatuko dira.

– Parte hartu gure GYMKANAn Laudio Berrikusi APP-aren bidez: bisitatu parte hartzen duten 20 erakusleihoak, eskaneatu QR kodea eta horien artetik botoa eman zure erakusleiho irabazleari. Sakatu hemen sistematika ezagutzeko.

Gymkanan jasotako boto guztien artean, Bebidas Serranok emandako Gabonetako bi lote zozkatuko ditugu.

Pertsona bakoitzeko boto bakarra izango da baliozkoa.

Bozkatu erakusleihorik onenari!!

Herri epaimahaiko kide zara!

 

PARTE HARTZAILEAK:

·         ALDAMA ARRANDEGIA
·         AURORI LENCERÍA Y NIÑOS
·         BAZAR SAN JOSÉ
·         BITBYTE
·         CAN CAN
·         KUKUMA
·         LA CASA DE RESA
·         LOS CHICOS
·         LUR NATUR DENDA
·         MONAI
·         NINA LIFE STYLING
·         OLYMPUS KIROL DENDA
·         ÓPTICA LUYANDO
·         PERFUMERÍA IRUSTA
·         PERFUMERÍA NAHIKARI
·         TAPICERÍA JUAN
·         TRECE13
·         TRENPEA
·         TXIMELETA BOUTIQUE
·         UNAN JANTZI DENDA LEVIS