LAUDIOKO XXX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Abenduaren 9tik 22ra Laudioko erakusleiho lehiakideak bisitatu eta gozatu ahal izango dira, zure gogokoena aukeratu eta ginkanan parte hartu mugikorrean deskargatutako Laudio Berrikusi APP-aren bidez.

 

AUKERATU ZURE “ERAKUSLEIHO GOGOKOENA”

  • “Erakusleihoen botazioa 2023” botoia sakatu besterik ez duzu egin behar. Bertan, erakusleiho parte-hartzaile guztiak agertuko dira, eta zure gogokoena aukeratu.
  • Bozketak abenduaren 11tik 17ra egingo dira eta pertsona bakoitzeko boto bakarra izango da baliozkoa.
  • Jasotako boto guztien artean Gabonetako lote bat eta 50 €-ko 2 erosketa txartel zozketatuko dira. 10 pack ere zozketatuko dira: 2024ko horma-egutegia eta Laudio Berrikusi poltsa berrerabilgarria.

 

PARTE HARTU GINKANAN:

  1. Ikusi Laudioko lehiaketako erakusleihoak abenduaren 9tik 20ra.
  2. Eskaneatu parte hartzen duten saltokietan dagoen ginkanaren. kartelean agertzen diren QR kodeak. Horretarako, Laudio Berrikusi App-ko “Erakusleiho Ginkana 2023” ikonora sartu beharko duzu, eta urrats erraz batzuk egin.
  3. Eskaneatutako QR bakoitzeko partaidetza bat lortuko duzu zozketarako.
  4. Lehiaketako parte-hartzaileen QR kode guztiak eskaneatu dituzten erabiltzaileen artean ere sari berezi bat zozkatuko dugu.
  5. Zozketatzeko sariak hauek dira:
  • 100 €-ko 3 erosketa-txartel.
  • 200 €-ko erosketa txartel 1, parte hartzen duten erakusleiho guztietako QR-ak eskaneatu dituzten erabiltzaileen artean.
  1. Zozketa abenduaren 22an egingo da.

 

Erakusleiho parte-hartzaileak:

ALDAMA ARRANDEGIA
CALZADOS ROIZ
CAN CAN
CHAROL
EZ&BAI
IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA
JANA ILEAPANDEGIA
LA CASA DE RESA
LUR NATUR DENDA
MONAI
NINA LIFE STYLING
OLYMPUS KIROL DENDA
ÓPTICA LUYANDO
PERFUMERÍA IRUSTA
PERFUMERÍA NAHIKARI
TAPICERÍA JUAN
TRECE 13
TXIMELETA BOUTIQUE

 

Dibertitu eta irabazi Laudioko erakusleihoekin!

 

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila