LAUDIO TOUR LAUDIO BERRIKUSI APP-AN

LAUDIO TOUR LAUDIO BERRIKUSI APP-AN

Berriro kanpaina berri bat jartzen dugu abian Laudio Berrikusi APP-aren bidez. Aukera honetan, Laudio Tour ospatuko da otsailaren 17tik maiatzaren 31 arte eta hainbat sari irabazteko aukera izango da.

Parte hartzeko, zeregin nagusia Laudioko dendetako, ostalaritzako eta zerbitzuetako gastua justifikatzen duten erosketa-tiketak igotzea izango da. Erosketaren 10€ bakoitzeko puntu 1 emango da. Gainera, sarien irabazleetako bat izateko dauden aukerak biderkatzeko ekintza gehiago antolatuko dira. Lehenengo ekimen paraleloa eta Pagotxen Merkatuari lotua, honi atxikitako saltokiren batean erostea justifikatzen duten tiketeei esker puntuazio bikoitza lortzea (10€ bakoitzeko 2 puntu) ¡Adi etortzear dauden ekimen berriei!

Parte hartzaile guztiak 800€-ko erosketa-txartel baten zozketan sartuko dira, eta bi pertsonentzako Laudion gozatzeko bi esperientzien saria, Laudio Tourra amaitu ondoren puntuaziorik altuena lortu duten bi pertsonak izango dira sarituak, hori dela eta oso garrantzitsua da puntuak batzen joatea.

Laudio Tourrari buruzko informazio gehiago kanpainaren oinarrietan.